Nor gara gu?

Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua gara, Ikertzeko eta enpresei Zerbitzu Teknologiko eta Berritzaileak emateko Zentro teknologikoa

Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua gara, Ikertzeko eta enpresei Zerbitzu Teknologiko eta Berritzaileak emateko Zentro teknologikoa. 1985. urtean hasi ginenetik, enpresa-sarearen garapen teknologikoa eta lehiakortasuna bultzatzen ditugu, gure espezializazio-arloekin lotutako teknologiak ikasiz eta gero bezeroengana eramanez:  bioteknologia, 4.0 konposite jasangarriak, polimero funtzional eta jasangarriak eta birziklapena eta ekonomia zirkularra.

Bakarka eta beste batzuekin batera I+G proiektuak garatzen ditugu, zerbitzu teknologiko aurreratuak eskaintzen ditugu eta laborategiko analisiak eta ziurtapen-saiakuntzak egiten ditugu.

Zenbait sektore industrialeko enpresen behar teknologikoei kalitatezko irtenbide berritzaileak emateko, ‌GAIKERen 100 langile gara eta ekipamendu aurreratuena dugu. 

Egiten dugun lanaren zehaztasuna eta kalitatea bermatzen duten egiaztapen- eta ziurtagiri ugari dugu.

Basque Research & Technology Alliance (BRTA) partzuergoko kideak

Gure mamia

XEDEA

Enpresen lehiakortasuna hobetzeko, teknologia funtsezko tresna gisa sustatzea. Horretarako, geure I+G+B egiten dugu eta enpresentzako irtenbide berritzaileak garatuz lortzen dugun ezagutza eta esperientzia enpresei eskaintzen dizkiegu.

IKUSPEGIA

GAIKER zentro teknologikoan:

  • Gure inguruko industrientzako interesgarriak diren teknologietan aitzindariak gara, herritarrok nahi dutenari jarraituz eta haien bizi-kalitatea hobetzeko.
  • Gure jardueraren arloetan erreferentzia diren ikertzaileak eta berrikuntzako profesional bikainak ditugu.
  • Bezeroentzako irtenbide berritzaile onenak garatzeko, ‌I+G+B egiten duten beste eragile batzuekin batera egiten dugu lan.
  • Emaitza onak lortzen ditugu, eta horren ondorioz, hazten gara eta instalazioak, ekipamendua eta giza taldearen lan-baldintzak hobetzen ditugu.
BALIOAK
  • Gure bezeroen arazoak konpontzen inplikatzen gara.
  • Berrikuntza eta sormena maite ditugu.
  • Lana bikain eta arin egiten dugu.
  • Lankideekin zintzo egiten dugu lan, taldearen errendimendu onena lortzeko.
  • Gure gizartearen erronkekiko konpromisoa dugu, bereziki ingurumenarekin, genero-berdintasunarekin, laneko segurtasun eta osasunarekin, I+G+B etikarekin egitearekin eta lortutako emaitzak zabaltzearekin.
I+G+B ESTRATEGIA
  • Geure teknologia sortzen eta garatzen dugu, arlo hauetan:
    • Bioteknologia
    • Konposite eta polimero funtzional jasangarriak
    • Birziklapena eta Ekonomia zirkularra
  • I+Gko jarduera, batez ere industria-ikerketara zuzentzen dugu.
  • I+Gko beste eragile batzuekin itunak egiten ditugu eta elkarrekin lan egiten dugu, enpresentzako eta herritarrentzako konponbide hobeagoak aurkitzeko.
  • Enpresei ezagutza eta teknologia emateko lehentasuna dugu, haiei I+G+B proiektuak eta zerbitzu aurreratuak eskainiz.
  • Proiektuen emaitzak ustiatzen ditugu, jabetza industriala babesteko eta baimentzeko eskura dauden mekanismoen bidez, eta oinarri teknologikoko enpresak sortuz.
  • Ezagutza gizartean zabaltzen dugu.
Previous
Next

Gure mamia

xedea

Enpresen lehiakortasuna hobetzeko, teknologia funtsezko tresna gisa sustatzea. Horretarako, geure I+G+B egiten dugu eta enpresentzako irtenbide berritzaileak garatuz lortzen dugun ezagutza eta esperientzia enpresei eskaintzen dizkiegu.

Ikuspegia

GAIKER zentro teknologikoan:
  • Gure inguruko industrientzako interesgarriak diren teknologietan aitzindariak gara, herritarrok nahi dutenari jarraituz eta haien bizi-kalitatea hobetzeko.
  • Gure jardueraren arloetan erreferentzia diren ikertzaileak eta berrikuntzako profesional bikainak ditugu.
  • Bezeroentzako irtenbide berritzaile onenak garatzeko, ‌I+G+B egiten duten beste eragile batzuekin batera egiten dugu lan.
  • Emaitza onak lortzen ditugu, eta horren ondorioz, hazten gara eta instalazioak, ekipamendua eta giza taldearen lan-baldintzak hobetzen ditugu.

Balioak

  • Gure bezeroen arazoak konpontzen inplikatzen gara.
  • Berrikuntza eta sormena maite ditugu.
  • Lana bikain eta arin egiten dugu. ‌</li
  • Lankideekin zintzo egiten dugu lan, taldearen errendimendu onena lortzeko.
  • Gure gizartearen erronkekiko konpromisoa dugu, bereziki ingurumenarekin, genero-berdintasunarekin, laneko segurtasun eta osasunarekin, I+G+B etikarekin egitearekin eta lortutako emaitzak zabaltzearekin.
  • Zentroaren kudeaketa-sistemaren politika

I+G+B estrategia

  • Geure teknologia sortzen eta garatzen dugu, arlo hauetan:
    • Bioteknologia
    • Konposite eta polimero funtzional jasangarriak
    • Birziklapena eta Ekonomia zirkularra
  • I+Gko jarduera, batez ere industria-ikerketara zuzentzen dugu.
  • I+Gko beste eragile batzuekin itunak egiten ditugu eta elkarrekin lan egiten dugu, enpresentzako eta herritarrentzako konponbide hobeagoak aurkitzeko.
  • Enpresei ezagutza eta teknologia emateko lehentasuna dugu, haiei I+G+B proiektuak eta zerbitzu aurreratuak eskainiz.
  • Proiektuen emaitzak ustiatzen ditugu, jabetza industriala babesteko eta baimentzeko eskura dauden mekanismoen bidez, eta oinarri teknologikoko enpresak sortuz.
  • Ezagutza gizartean zabaltzen dugu.

Zergatik GAIKER?

Enpresentzat eta gure bezeroentzat interesgarriak diren teknologiak egiten ditugu bereziki, herritarron nahiak eta lehentasunak jarraituz eta haien bizi-kalitatea hobetzeko.

Berrikuntzako profesional bikainak eta gure jardueraren arloetan erreferentzia diren ikertzaileak ditugu.

Industriarako irtenbide onenak garatzeko berritu egiten dugu, eta beharrezkoa denean, I+G+B egiten duten beste eragile batzuekin batera egiten dugu lan.

Lortutako emaitza onetatik ateratzen dugun onura instalazioak eta ekipamendua handitzeko eta eguneratzeko, hazteko, eta gure langileen lan-baldintzak hobetzeko inbertitzen dugu.

Materialen eta prozesuen jasangarritasuna hobetzen eta materialen zirkulartasuna errazten duten teknologiak sustatzen lan egiten dugu.

Inguruko enpresak Europako I+G+B proiektuetan parte hartzera bultzatzen ditugu, berrikuntza-aukerak aprobetxatzeko.

Bezero bakoitzaren testuingurua ulertu nahi dugu, gure konponbideak bere beharretara eta interesetara egokitzeko.

Gure kultura eta tamainagatik errez jar zaitez harremanetan ikertzaile- eta zerbitzu-taldeekin, eta baita merkatuko era zentroko arduradunekin ere.

Teknologikoki trebatzeko proiektuei eta etengabeko zaintzari esker, gure espezializazioei lotutako ezagutza eskuratu eta handitu dezakegu, gero enpresetara ondo eramateko.

Lankidetza guztietan, bai I+G proiektuetan, bai zerbitzu teknologikoetan, konfidentzialtasun politika zorrotza jarraitzen dugu.

GAIKER Fundazioa

1997. urtetik, irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatua gara, eta Patronatuan gure industria-sareko 16 enpresa daude, Eusko Jaurlaritzaz, Bizkaiko Foru Aldundiaz eta Euskal Herriko Unibertsitateaz (EHU) gain.

Enpresetako patronoak

Erakundetako patronoak

Taldea

GAIKEReko taldea 100 langilek osatzen dute, eta haiek dira gure aktibo nagusia.

Zuzendaritza

Santiago Rementeria doktorea

Zuzendari Nagusia

Francisco García

Finantza eta Barne Zerbitzuen zuzendaria

Felipe Goñi doktorea

Bioteknologia sailaren Zuzendaria

Luis Madariaga

Konposite eta Polimero Funtzional Jasangarriak sailaren zuzendaria 

GAIKER zenbakitan

0 %
Ikertzaile kopuruaren hazkundea azken 3 urteetan
> 0 M€
2022ko diru-sarrerak (azken 4 urteetan urteko %13ko hazkunde jarraitua egon da)
0 %
Inbertsioen urteko igoera jarraitua azken 4 urteetan
> 0
Parte hartu dugun nazioarteko partzuergoak
> 0
Lankidetzak nazioarteko enpresa eta eragile zientifiko eta teknologikoekin
0 %
Doktore kopuruaren hazkundea azken 3 urteetan
0 %
Patenteetatik eta sekretu industrialetatik etorritako diru-sarreren igoera azken 3 urteetan
+ 0
Patenteak azken 3 urteetan
+ 0
Europako proiektu berriak azken 3 urteetan
+ 0
Q1 argitalpenak azken 3 urteetan
0
Pertsonak 2022an
0
Doktoreak 2022an
0
Unibertsitateko tituludunak 2022an
0
2022an martxan zeuden I+G proiektuak
0
Zerbitzu teknologikoak 2022an
0
Analisia eta saiakuntzak 2022an
(101 ENAC pean)
0
2022an martxan zeuden doktore-tesiak
0
Argitalpenak 2022an
(25 ISI artikulu, 46 biltzarretako komunikazio)

Ziurtagiriak

Egiten dugun lanaren zehaztasuna eta kalitatea ziurtatzen duen zenbait akreditazio eta ziurtagiri dugu. 

Hedapen Teknologikoa

GAIKERen teknologia hedatzeko egiten ditugun jardueren bidez, enpresen lehiakortasuna hobetzen dugu. Helburua ezagutzak, informazio garrantzitsuak eta abar zabaltzea da, horrela, erakundeek teknologiarekin zerikusia duten erabakiak hobeto hartzeko. 

Hedapen-jarduera horiek guretzako barreiatze prozesu bat dira eta prozesu horren barruan Jardunaldiak eta Biltzarrak, Artikulu zientifikoen eta komunikazioen argitalpenak, eta aproposak diren beste tresna batzuk sartzen dira, betiere enpresentzako prozesu irekia era eskuragarria izan dadin. 

Ildo horren barruan, zaintza teknologikoko jarduerak ere egiten ditugu, lan egiten dugun sektoreetako informazio teknologikoen bilaketa, tratamendua, ustiapena eta babesa sistematizatuz. Horren guztiaren helburua da enpresei lehiarako abantailak ematen dizkieten informazioak eskaintzea. 

Halaber, heziketa espezializatuaren bidez ere zabaltzen dugu ezagutza. Hori gure adituek ematen dute enpresek dituzten arazoei konponbide emateko. 

  • Heziketa irekia GAIKERek definitutako programen menpean dago eta industria-sektoreen ohiko behar orokorrei erantzuten die.  
  • Neurrira egindako heziketa bezeroen edo bezero-talde baten beharrei erantzuten die eta enpresan bertan egin ahal da. 

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?

Bioteknologia

María Genua doktorea

Merkatuko arduraduna

Konposite jasangarriak eta polimero funtzional eta jasangarriak

Juan Ramón Alonso

Merkatuko arduraduna

Birziklapena eta Ekonomia zirkularra

Rafael Miguel

Merkatuko arduraduna

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.