Konposite jasangarriak 4.0

Prozesatzea ikertzen dugu, eta, horretarako, transformazio-teknologia ugari dituzten instalazio pilotuak ditugu. Bertan, probak egiten ditugu materialak prozesuetara egokitzeko, horiek eskalatzeko eta prototipo eta erakusle funtzionalak laborategiko eskalan eta tamaina errealetan egiteko. Prozesuak monitorizatzeko, kontrolatzeko eta haietatik ikasteko, teknologia digitalak nola erabili pentsatzen dugu, bai eta erabiltzen ari diren azken piezak monitorizatzeko ere. Konpositezko piezak elementu finituen bidez diseinatzen eta kalkulatzen ditugu, eta horien optimizazio topologikoa ere egiten dugu ahalik eta pisu txikien izan dezaten. Konpositeak haien artean konbinatzea aztertzen dugu, bai eta beste material batzuekiko hibridazioa ere, hala nola altzairua, aluminioa, zura, termoplastikoak, edo aparrak, eta konpositezko azala eta hainbat motatako nukleoa (baita birziklatua ere) duten sandwich-panelak ere garatzen ditugu.  Konpositeak probatzen ditugu, diseinuari buruzko datuak lortzeko eta azken propietateak ebaluatzeko. Konpositeen birziklagarritasuna aztertzen dugu, eta irtenbide jasangarriagoak eskaintzen ditugu, iturri natural berriztagarrietatik etorritako erretxinak, erretxina birziklagarriak, zuntz naturalak edo zuntz birziklatuak erabiliz. Azkenik, bizi-zikloaren amaieran konpositeak balorizatzen ditugu, produktu erdilandu eta azken produktu berri bihurtuz.

Labur esanda, konpositezko osagai bat garatzeko, material eta fabrikazio-prozesu onena zehaztu dezakegu, haren eskakizun teknikoak, ekoizpen-kadentziak eta kostuak kontuan hartuta.

¿Quieres hablar con una persona experta ahora?

Juan Ramon Alonso

Konposite eta polimero funtzional jasangarrien merkatuko arduraduna

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.